XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errekonozimendua ez da nahikoa DENEK, dirua ukatzen diotenak barne, onartzen dute UEUk euskara eta euskal kulturaren garapenaren aldeko lan ikaragarria egin duela, baina badirudi hori ez dela nahikoa eta bizitzeko horren beharrezkoa duen dirua kentzen zaio.

Behar bada, eta gaizki pentsatu nahi ez dugunez, Baskongadetako agintariek pentsatu dute euskara salbaturik dagoela eta ez dela deus gehiago behar, euskal gizartea dagoeneko euskaldundurik dagoela eta UPV-EHUn dena euskaraz ematen dela.

Edo, nahiz eta beren burua abertzaletzat jo, Madrileko zenbait agintarik bezala, uste dute euskarak ez duela Unibertsitatean Fisika irakasteko balio, nahiz eta urtero kontrakoa erakutsi, baina, noski, hori ez dute garbi esan.

Bitartean, bidaiak, ospakizun ofizial ikaragarriak eta gure kulturarekin zerikusirik ez duten hamaika ekitaldi antolatzen dira, milioi mordo bat gastatuz.

Hala ere, hamasei urtetan izugarrizko lana burutu duen Udako Euskal Unibertsitateari defizita estaltzen laguntzea gehiegi iruditzen zaie.

Paradojikoa da, baina euskararen kontrako lege bat onartu duen Gobernu autonomiko batek UEUri lagundu dion bitartean, nahiz eta laguntza hori kristona ez izan, ahoa euskararen aldeko hitzez betetzen zaion beste Gobernu autonomiko batek ukatu egiten du laguntza hori.

Zerbait pentsatzen genuena baino okerrago dabil, erabakia aldatzen ez bada behintzat. F. R.